Gotek Solutions elektrizitate industriala eta automatizazio zerbitzuen hornitzailea da.
Instalazio, hobekuntza eta mantentze lanak egiten ditugu makinaria mota desberdinetan, baita prozesu lerroetan ere. Ofizina tekniko bat dugu ingeniaritza, delineazio eta diseinu lanetarako, horrela bezeroaren beharrei zuzenduriko zerbitzu oso bat eskainiz.
Zuen instalazio, produktu edo makinaren azterketa pertsonalizatua egiten dugu, enpresa eta instalatzaileei laguntza emanez.
Gure taldeak konponketa, aldaketa zein adaptazioetan lan egiten du instalakuntza elektromekaniko edota pneumatikoan, SAT zerbitzua ere badugu, makina erraminta barneratzen duena. Armario/kuadro eta instalakuntzak ere muntatzen dira bezeroaren beharren arabera, bai eskaera bidez edota gure ofizina tekniko bitartez.
Gure instalazio guztiak markatze industrial moderno batez gauzatzen dira eta planoak ere proiektu elektriko eta automatizaziorako den puntako software batez egiten dira.
INDUSTRI & PRODUKTU DISEINUA
Askotan bukaturiko zerbitzu bat behar izaten da, behar bat bilatzetik hasi, konponbidearen diseinua garatu eta hau gauzatzeraino.
Horregatik diseinu zein bezeroak behar dituen sistema edo produktuen fabrikazioaz arduratzen gara, baita prozesuaren segimenduaz ere, beti ere bezeroarekin elkarlanean.
Produktu, makina edota instalazioen hobekuntza edota garapena, piezen diseinua, 3D modelo eta multzoak, etab.
DELINEAZIO ELEKTRIKOA
Garai berriko puntako software bat dugu proiektu elektriko eta automatizazio proiektuen diseinurako. Plano elektriko edo pneumatiko zaharrak berritu edo zuzentzeko edota eskema edo proiektu berrien sorrerarako.
Guk egindako proiektu guztiak, software honen bitartez egiten ditugu noski.
DELINEAZIO MEKANIKOA
Kanpo ofizina tekniko lanak egiten ditugu, hau ez duten enpresentzat edota lan karga handia dutenean kanporatzea behar dutenentzat.
Bezeroaren beharretara moldatzen gara, planoetan zatikatze, garapen, aldaketa eta hobekuntzak egiten, planoen digitalizazioa, etab.
Makinaria eta instalazio elektromekaniko zein pneumatikoen instalazio eta mantentze zerbitzua, makina erremientaren SAT-a, mekanismoen konponketa zein hobekuntzak, prozesu lerroak, diseinu industriala, delineazio elektriko zein mekanikoa, piezen diseinu zein fabrikazioa, automatizazio industriala… Produktu bukatu bat bilatzen baduzu, utzi gure esku fabrikazio zein hornitzaileen kudeaketa.
Hauek dira gure zerbitzu nagusiak, beste behar bat duzu?